XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta denbora asko baiño len nabaitu ahal izan zen Euskalerri'ko langintzak artu zuten bultzakada eta astiñaldia.

Esan diteke, gezur bildurrik gabe, nekazaritza, industria, salerosketa eta jakintza gaietako ikaskizunen bitartez, Euskalerria'ren bizi-tankera ziaro eraberritu zela.

Eusko-Lagunartearen arikizun eta lanak xeheki eman nai ba genitza, liburu bat mamitzeko gai ba genduke eta gure lanaren asmoa ezta Lagunarte ontaz mintzatzea, bera irazan zuten zalduntxoaz baizik.

Esan ditugunak ordea, bearrezkoak ziran, Peñaflorida eta Euskal-Lagunartea gorputz batean ezur eta mami bezala baitira.

Beraz, Peñaflorida eta gaiñerako zalduntxoen nortasuna sakonki ezagutu nai dezanak, bearrezko du eusko lagunartearen asmo ta lanak ezagutzea, Azkoiti'ko zalduntxoak eta batez ere Peñaflorida izan baigenitun Lagunarte onen arnasemalleak.

Alabaiña, Lagunartearen arikizunaz ideia xeheago bat jaso dezagun, erakusgarri antzo, Serapio Muxika'ren itz labur baiño esakor batzuk alda nai nituzke oraindik, Gipuzkoa'ko kronista izanak nekazaritzaz diñoguna esan baiditeke beste arikizunaz ere.

Gure nekazaritza lengo Oitura zaharretatik atera zen, lur lantzeak obetu zitun, saio lurraldeak zabaldu nekazaritzako makina berriak erakarriz eta industriak sor-eraziz.

Adibidez, gaztagintza, gurin-egintza, seda-langintza, artille-langintza, eultz-langintza et ab... baiñan, Lagunartea suntsitzean, oldar-eragin au galdu zen, Askatasun-gudua sortzearekin, joan den eunki asieran eta giputz-nekazaritzaren aurrerakuntza etenda gelditu zen.

Sociedad Bascongada-ren jakintza-giroaz jabetu gaitezen, ongarri izango zaigu noski, labur-zurrean J. Aralar'ek idatzitako lerro giartsu auek aldatzea: Zaldun aien artean, ba-ziran ixtori-lanketari onuraz ekin ziotenak.

Alaxen, Landazuri eta Prestamero.

Europa'n ospe eta ezaumen zuten irakasleak, alaxen Elhuyar eta Chavamoux; elederzaleak, Munibe, Narros, Mugartegi, Erro, Samaniego;(...).